martes, 18 de septiembre de 2012

LEHEN FROGA


ALTSASUKO INAUTERIAK

Altsasu, Nafarroako ipar-mendebaldean aurkitzen den 7.655 biztanleko udalerria da. Sakanako haranaren barnean kokatzen da eta Iruñeako merindadearen parte da. 

Herri honetan ospatzen den inauteria ( urteko inauteriko asteartean ), Nafarroan ditugun inauteri ruralen artean arrigarrienetariko bat da. Ez bakarrik Nafarroakoa, Euskal Herri osokoa baita ere. Komunitate Foraleko gobernuak orain dela gutxi interes turistiko izendatu du.

Ilunabarra iristerakoan, Momotxorroak beste hainbat pertsonaia ezberdinekin Altsasuko kaleetan barna ibiltzn dira, ibilaldi bat jarraituz.
Tradizio hau 30etan galdu zen baina 90etan berriro berreskuratu eta martxan jarri zen, betse pertsonaia ezberdinekin aberastuta: Sorgina akerrari segika doala, akelarre bat balitz bezala eta Maskarita.

Beraz, esan bezala Momotxorroa da inauteri honetako pertsonaia nagusia, hauek dira inauterietako pertsonaia tradizionalak.

Pertsonaia:


  


Ipuruko deituriko atala buruan jartzen den saskia da. Honek adarrak gaineko aldean eta zaldi ileak aurreko aldean itsatsiak daramatza, aurpegia honekin ezkutatuz. Alkandora txuria, gainetik odolaz zikindutako izara txuri batekin, ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak janzten dituzte. Eskuan sarda eramaten dute.

Ordua iristerakoan momotxorroek ibildaldi bitartean aurkitzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardarekin. Hauek lapurreta, arpilaketa eta gehiegikeri sexualarekin lotzen dira.


Hemen uzten dizuet inauterien bideo bat! gozatu, magiaz kutsatu eta ikuskizun paregabe hau zuzenean ikustera animatu! 
  


















No hay comentarios:

Publicar un comentario