Gadgetak jartzeko hasteko blogaren "diseño" atalean sartu behar zara. Hemen, "añadir gadget" jartzen duen lekuan klikatu beharra dago. Kokaleku ezberdinak egon daitezke, "añadir gadget" hau jartzen duen kokaleku ezberdinak kontuan hartzen baditugu. Horrela, hemen kik egin eta gehitu nahi dugun gadgeta ( feed, etiketak, gaurkotasuna, google traductor...) agertuko zaigu. Aukeratutako gadgetean klikatu eta hau da guztia. Gero aldaketak gorde egin behar dira eta blogean agertuko da.
jueves, 27 de septiembre de 2012
Praktiketako bigarren ariketa ( 1.atala )
Nola eta zertarako jartzen dira etiketak?
Etiketak jartzeko modua erraza da. Sarrera bat egiten duzunean, eskuineko aldean etiketak jartzen duen lekuan jartzen dira eta gero hauek ( etiketak jartzeko gadgeta dagoen lekuan) blogean agertzen dira etiketen aldean.
Etiketak sarreraren edukia laburtzeko erabiltzen diren hitz solteak dira. Sarrera berrietan etiketak jartzerakoan, hauek lehenago erabili baldin baditugu zenbaki bat agertzen da, etiketa gero eta handiagoa eginez.
miércoles, 26 de septiembre de 2012
NERE PORTAFOLIO ELEKTRONIKOAREN DISEINUA
1.atala-artikuluaren analisia
Portafolios electrónicos para propósitos múltiples: aspectos de diseño, de uso y de evaluación.
José Luis Rodríguez Illera, Gemma Aguado, Cristina Galván y María José Rubio
Artikulu hau zati ezberdinetan banatzen da: Alde batetik karpeta digitalaren herramienta berria eta hemen portafolioa non aurkitzen den, honen erabilera eta erbailgarritasuna eta azkenik honen balorazioak azaltzen dira.
Hasteko, eta portafolio ezberdin askoren diseinuak daudela jakinda, herramienta berri bat sortu da: karpeta digitala. Hau oinarrizko herramienta izango da. Erabilera akademikoa edukitzeaz gain, pertsonala edo pribatua, kurtso akademiko baterako edo bizitza osorako izango den karpeta da. Diseinu honen barruan hainbat atal aurki daitezke, hiru elementu oinarrizkoetan zatiturik: portafolioak ( pertsona bakoitzak hauek eraikitzen dijoa), sezioak (dokumentuak antolatzeko) eta dokumentuak (ikasleak portafolioa egiteko gordeko dituen artiboak).
Bestalde, erabilerari dagokionez, sistema honen bitartez, ikasleak nahi hainbeste portafolio aurkeztu ahalko ditu, irakaslerekin berarekin portafolioaz hitz egin hau hobetzeko. Azkenean iraksaleak ebaluatuko du.
Azkenik, artikuluan karpeta digitalaren sistema hau erabili duten pertsonen balorazioa eta datu intersagrriak agertzen zaizkigu. Hain zuzen ere, Murtzian kasu honetan, hiru kurtsotan zehar sistema honekin aritu dira. Agertzen diren balorazioak 82 ikasleren datuak dira.
Erabilgarritasunaren aldetik ikasle kopuru handi batek erabili du irakaslerari portafolioak gutxinaka erakusteko eta kopuru handi batek dio oso erbailgarria izan zaiola irakasgaiaren edukien jarraitasun egoki bat edukitzeko, eta benetan ikasten ari zarenaren inguruan hausnartzeko.
Sistema hau erabiltzeko erraztasunaren aldetik, jendeak orokorrean erabiltzeko nahiko zaila dela esan du.
Artikuluak hau guztia esaten duela jakinda, portafolioaz esaten duena hau da: oinarrizko elementuak dira, ikalseak hauen bitartez, ikasitako edukia kudeatu, antolatu eta publikatzen duena.
Nire iritziz, eta artikulu honen egileek dioten bezala, aurrerapen bat iruditzen zait karpeta honen erabilera egitea. Alde batetik irakaskuntzarekin lotutako metodo hauek oso aurerakoiak eta modernoak sueratzen zaizkit, gainera orain teknologiaren munduan erabat barneraturik gaudela kontuan hartzen badugu. Portafolioaren kontua oraindik argitzear daukat baina orain arte dakidanarekin interesgarria izan daitekeela uste dut.
2.atala-portafolio proposamena
Nire portafolioa, ingurune akademikorantz bideratua egongo da hasiera batean, hain zuzen ere Komunikatzeko trebetasunak eta IKT irakasgaian oinarrituko naiz. Denborarekin, portafolioa zer den, nola erabiltzen den... argitzen joango garen heinean, hau formaz aldatuz, beste irakasgaietarako erabiltzen, ingurune pertsonalera bideratuz, gauzak gehituz joango naiz.
Komunikatzeko trebetasunak eta IKTren barruan hainbat azpiatal eginen ditut: lanak, etxerako lanak, apunteak, azterketa datak, balorazioak...
martes, 18 de septiembre de 2012
LEHEN FROGA
ALTSASUKO INAUTERIAK
Altsasu, Nafarroako ipar-mendebaldean
aurkitzen den 7.655 biztanleko udalerria da. Sakanako haranaren
barnean kokatzen da eta Iruñeako merindadearen parte da.
Herri honetan ospatzen
den inauteria ( urteko inauteriko asteartean ), Nafarroan ditugun inauteri
ruralen artean arrigarrienetariko bat da. Ez bakarrik Nafarroakoa, Euskal Herri
osokoa baita ere. Komunitate Foraleko gobernuak orain dela gutxi interes turistiko
izendatu du.
Ilunabarra iristerakoan,
Momotxorroak beste hainbat pertsonaia ezberdinekin Altsasuko kaleetan barna
ibiltzn dira, ibilaldi bat jarraituz.
Tradizio hau 30etan galdu
zen baina 90etan berriro berreskuratu eta martxan jarri zen, betse pertsonaia
ezberdinekin aberastuta: Sorgina akerrari segika
doala, akelarre bat balitz bezala eta Maskarita.
Beraz, esan bezala
Momotxorroa da inauteri honetako pertsonaia nagusia, hauek dira inauterietako
pertsonaia tradizionalak.
Pertsonaia:
Ipuruko deituriko atala buruan jartzen den saskia da. Honek adarrak gaineko aldean eta zaldi ileak aurreko aldean itsatsiak daramatza, aurpegia honekin ezkutatuz. Alkandora txuria, gainetik odolaz zikindutako izara txuri batekin, ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak janzten dituzte. Eskuan sarda eramaten dute.
Ordua iristerakoan momotxorroek ibildaldi bitartean
aurkitzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardarekin.
Hauek lapurreta, arpilaketa eta gehiegikeri sexualarekin lotzen dira.
Hemen uzten dizuet inauterien bideo bat! gozatu, magiaz kutsatu eta ikuskizun paregabe hau zuzenean ikustera animatu!